Politika -

Andaluzia

32 pertsona atxilotu dituzte ustelkeriaren aurkako operazio batean

Kontratu publikoak esleitzerakoan eroskeriarik egon den ikertzen ari da epailea. Andaluzian, Kanarietan, Extremaduran, Valentzian, Aragoin eta Madrilen egin dute operazioa.

Guardia Zibila gaur atxikitako funtzionarioarekin. Argazkia: EFE
Madeja operazioa
Funtzionariak erosten zituen 'sare kriminala'' desegin dute

0:58

Erredazkioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak 32 pertsona atxilotu ditu Espainiako zazpi erkidegotan, ustelkeriaren aurkako operazio batean, Mercedes Alaya epaileak aginduta.

Dagoeneko lau atxilotu aske utzi dituzte. Guardia Zibileko iturriek azaldu dutenez, atxilotu batzuk galdekatzen jarraituko dute eta beste batzuk, baina ez dute kopururik eman, Mercedes Alaya epailearen esku utziko dituzte datorren ostegunean.

Atxiloketa gehienak (23) Andaluzian egin dituzte; gainerakoak, aldiz, Kanarietan, Extremaduran, Valentzian, Aragoin eta Madrilen.

Administrazioko funtzionarioak daude operazioaren jomugan; hain zuzen ere, kontratu publikoak esleitzerakoan eroskeriarik edo mesederik egon den ikertzen ari da  epailea.

Ikerketako iturriek jakitera eman dutenez, atxilotuetako bat Sergio Machin Coalición Canariako kidea da. Lanzaroten atxilotu dute.

Madeja operazioa

Mercasevilla auzia du sorburu Madeja operazioak, eta Sevillako Udalean ustez legez kontra egindako ordainketak ikertzen ditu.

Guardia Zibila egiten ari den ikerketa sekretupean dago, Alaya epaileak 2013ko uztailean hala erabakita.

Auzi horrekin lotuta, hiru lagun espetxeratzeko agindua eman zuen Alayak: Francisco Amores (Sevillako Udaleko Parke eta Lorategietako zerbitzuen buru ohia), Jose Antonio Gonzalez Baro (enpresaburua eta Fitonovo enpresako administratzailea) eta Francisco Luis Huertas (Maria Luisa parkeko mantenu-lanen arduraduna). Hirurak fidantzapean aske daude. Huertasek urtarrilean ordaindu zuen epaileak ezarri zion 60.000 euroko bermea (hasiera batean 150.000 eurokoa ezarri zion, baina fidantza jaistea erabaki zuen urte hasieran), eta, aurretik, gauza bera egin zuten Amoresek eta Gonzalez Barok (150.000 eta 250.000 euroko bermea ordaindu zuten, hurrenez hurren).

Maiatzean, sumarioaren zati baten sekretua altxatu zuen epaileak; Domingo Enrique Castaño Udaleko Bide Publikoko zuzendariordeari eta haren emazteari, Ana Maria Vaquerori, zegokion zatia, hain justu. Horren arabera, biek ala biek euren ondasuna 811.396 euroan handitu zuten zazpi urteko epean. Dirutza horretatik 400.181 euro nola justifikatu ez zekiela azaldu zuen bikoteak.

Joaquin Peña Sevillako Udaleko Ingurumen zuzendaria ere inputatu zuen epaileak, eta, inputazio horren harira, kargutik kendu zuen Juan Ignacio Zoido (PP) alkateak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ustezko ustelkeria politikoa