Politika -

A9

Generalitateak Rajoyren hitzak salatuko ditu Konstituzionalean

Generalitatearen bozeramaileak gogor kritikatu ditu jasotako "mehatxuak" eta "Espainiako Gobernuaren jarrera antidemokratiko eta oldarkorra".

Francesc Homs Kataluniako Gobernuaren bozeramailea. Argazkia: Efe
Francesc Homs Kataluniako Gobernuaren bozeramailea.
Francesc Homs Kataluniako Gobernuaren bozeramailea. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Francesc Homs Kataluniako Gobernuaren bozeramaileak esan du ez duela "inola ere" imajinatzen Generalitateko kideak gaitasungabetuko dituztenik A9ko parte-hartze prozesuagatik, eta jasotako "mehatxu guztiei" ez diela jaramonik egiten adierazi du.

Izan ere, Rafael Catala Justizia ministro espainiarrak atzo gogorarazi zuenez, Fiskaltza ikertzen ari da A9ko prozesuan ardura penalik izan den, eta datozen egunetan neurri legalak har ditzakeela ohartarazi zuen.

Homsek "erabat" ukatu du Espainiako Gobernuarekin akordioa egin dutenik parte-hartze prozesua gauzatu ahal izateko, eta Rajoyren Gobernuaren jarrera "negargarria" dela esan du, "etengabe mehatxu eta gutxiespenak" egin dituelako.

Horren harira, Auzitegi Konstituzionalean jarri zuten helegitea zabalduko dutela iragarri du kontseilariak: "Lotsagarria da Rajoyk larunbatean ez zela ez kontsulta ez erreferenduma esatea. Orduan, zergatik eraman zuten Auzitegi Konstituzionalera?".

"Oso une txarrak pasarazi dizkigute Poliziaz, Fiskaltzaz eta abarrez hitz egin dutenean, eta ezin dugu ezikusiarena egin horrelako jarrera oldarkorraren eta antidemokratikoaren aurrean”, gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Kataluniako erreferenduma