Politika -

A9

Bi milioi lagunek parte hartuta, arrakastatsu jo du A9a Masek

Herritarren parte-hartzeak zinez bermatu du azaroaren 9ko galdeketa: 2.250.000 lagunek eman dute botoa. Orain, biharamunak zer ekarriko duen da galdera.

Masek 'erabateko arrakastatzat' jo du herriari egindako galdeketa

Maider Beistegi | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Balio ofizialik gabeko boto-paperak eskuetan, bi milioi herritarrek (2.305.290) hartu dute parte Katalunian independentziari buruzko galdeketan. 16 urtetik gora dituzten 5,4 milioi lagun zeuden parte-hartzera deituta, eta horiei atzerrian bizi diren katalanak batu behar zaizkie.

Joana Ortega Kataluniako Gobernuko presidenteordeak jakinarazi duenez, ia 6.695 hauteskunde-mahaietako botoen % 88,44 zenbatuta, hauek izan dira emaitzak:

-'Bai' eta 'Bai': % 80,76 (1.861.753 boz)

-'Bai' eta 'Ez': % 10, 07 (232.182 boz)

-'Bai' eta boto zuria: % 0,97 (22.466 boz)

-'Ez': % 4,54 (104.772 boz)

-Zuriak: % 0,56 (12.986 boz)

-Bestelakoak: % 3,09 (71.131 boz)

Artur Mas Generalitateko presidenteak arrakastatzat jo du bi milioi herritarrek baino gehiagok azaroaren 9ko prozesuan parte hartu izana: "Demokrazia ariketa handia" izan da, "Kataluniak berak erabaki nahi du bere etorkizuna", esan du. 23:00ak aldera, Joana Ortega presidenteordea ondoan zuela egin duen agerraldian esan duenez, "Kataluniako herritarrek argi utzi dute euren etorkizuna modu baketsu, aske eta demokratikoan erabaki nahi dutela. Prozesu hau ez doa ez Espainiaren ez beste inoren aurka". Espainiako Gobernutik egindako adierazpenak gaitzetsi ditu Masek, eta parte-hartze politikoaren aurrean "miopia politikoa eta intolerantzia" egotzi dizkio Espainiako Gobernuari. 'Katalunia estatu izatea nahi duzu?' galderari erantzun diote 2014ko azaroaren 9an Kataluniako independentziaren inguruko galdeketan parte hartu dutenek. Hala adostu eta iragarri zuten Artur Mas Kataluniako presidenteak eta ERC, ICV-EUiA eta CUP alderdiek. Horri baiezkoa emanez gero, bigarren galdera bati erantzun behar izan diote herritarrek: 'Katalunia estatu independente izatea nahi duzu?'.1.255 lokal zabaldu dituzte Katalunia osoko 942 herritan (orotara, 947 udalerri daude bertan), eta 6.430 bozkaleku eta 8.000 boto-kutxa baino gehiago jarri dituzte.

09:00etan abiatu da bozketa

Aurreikusita zegoen bezala, 09:00etan ireki dituzte hauteskunde-zentroak Katalunian. Artur Mas Generalitateko presidenteak 'bai' eta 'bai’ erantzun die,  Katalunian egin den prozesu parte-hartzailean galdetu dituzten bi galderei. "Egin dugun guztia egin ostean, behin betiko erreferenduma egiteko eskubidea irabazi dugu; ahal dela, Espainiako Gobernuarekin hitzartuta", esan du, eta "Fiskaltzak erantzulea nor den jakin nahi badu, ni naiz", erantsi du."Ez dut ulertzen Rajoyk esatea hau ez dela ez erreferenduma ez kontsulta, eta auzitegietara jotzea blokeatu nahian", adierazi du Kataluniako presidenteak Escola Pia Balmesen (Bartzelona) botoa eman eta gero. Bozkatutakoa aukerarik onena izan dela babestu du Masek.Generalitateko presidenteak azaldu duenez, oso zaila izan da A9ko parte-hartze prozesua egitea, eta eskari bat egin du: "Utz gaitzatela bakean; demokrazian ez da atsegina mehatxu jakin batzuk gogoraraztea".

MAM-eko argazkia: mas_

Aurpegi ezagun askok eman dute botoa; Jordi Pujol presidenteordeak, Josep Guardiola Bartzelonako entrenatzaile ohiak, Joan Laporta Bartzelona futbol taldeko presidenteordeak, Lluis Llach abeslariak eta Juanjo Puigcorbek, besteak beste.

Pep Guardiola ona 9N Cataluña EFE

MAM-eko argazkia: aplausos-cierre-consulta_

Bi faktorek baldintzatuko dute hauteskundeak aurreratzea: Rajoyren erantzunak, batetik, eta A9ko emaitzak, bestetik. Boto-kutxek aurrera egiteko bermea eman diote Kataluniako presidenteari. Rajoyk ez du hitz egin, baina Justizia ministroak zilegitasuna kendu dio galdeketari. Ikusteko dago Rajoyren erantzunari itxaron gabe, independentziaren aldeko aldarriari entzungor egiten ez dion Masek.

Begiratu eitb.eus-ek goizean goizetik goizaldera arte egin duen zuzeneko kontaketan azaroaren 9ak eman dituen albisteak, argazkiak, bideoak eta iruzkinak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako erreferenduma gaur