Politika -
A9
Gobernua: 'Parte-hartze prozesua alferrikakoa eta antidemokratikoa da'
Artur Mas Generalitateko presidentearen jarrerak etorkizuna asko zailduko duela uste du Espainiako Gobernuak.
Erredakzioa
Katalunian gaur egiten ari diren parte-hartze prozesua "alferrikakoa" eta "ariketa antidemokratikoa" da, Espainiaren Gobernuaren arabera. Gainera, Artur Mas Generalitateko presidentearen jarrerak "etorkizuna asko zailduko du", Espainiako Gobernuaren esanetan.
Gobernuko iturriek azpimarratu dutenez, Kataluniako parte-hartze prozesuak ez du ondorio juridikorik izango, eta ez dio Generalitateko presidenteari inolako abantaila politikorik emango.
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea bere bulegotik jarraitzen ari da Kataluniako parte-hartze prozesua, eta une oro Katalunian gertatzen ari denaren berri jasotzen ari da.
Espainiako Gobernuaren iturriek berretsi dutenez, gaur Katalunian egiten ari direna ez da galdeketa bat.
Espainiako Gobernuak ez die inolako baliotasunik ematen Generalitateak emandako parte-hartze datuei, izan ere, "gaurko egunak ez du lege estaldurarik eta ez dago kontrolerako mekanismorik ere".
Azkenik, Espainiako Gobernuak Artur Mas Generalitateko presidentearen jarrera deitoratu du. Gobernuaren esanetan, Masek gaur erakutsitako jarrerak zaildu egingo du.