Politika -

Podemos

Iglesiasi 'tiro bat' eman diezaiotela desiratu du PPko zinegotzi batek

Jonathan Cabeza Paredes de Nava herriko (Palentzia, Gaztela eta Leon) zinegotziak esan ditu irainak, Facebooken.

Pablo Iglesias Podemoseko burua. EiTB
Pablo Iglesias Podemoseko burua. EiTB
Pablo Iglesias Podemoseko burua. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PPk Paredes de Nava herrian (Palentzia, Gaztela eta Leon) duen zinegotzi batek irain larriak egin dizkio Pablo Iglesias Podemoseko buruari eta, adibidez, "garondoan tiro bat" eman diezaiotela desiratu du.

Jonathan Cabeza Infante da zinegotzia, eta Facebooken esan ditu irainak. "Ea Pablo Iglesiasi garondoan tiro bat ematen dioten, lasai utz gaitzan", esan du, besteak beste, Publico.es egunkariak jakinarazi duenez.

Hain zuzen ere, atzo egin zituen adierazpenak zinegotziak, Guardia Zibila Interneten terrorismoa goratzea egotzita 19 pertsona atxilotzen ari zen bitartean.

Palentziako PPk gaitzetsi egin ditu irainak, eta kargua uztea eskatu dio zinegotziari. Palentziako Podemosek ere gaitzetsi ditu, eta neurriak hartzea eskatu dio PPri.

Cabeza Infantak berak berriz idatzi du Facebooken, eta esaldiak "euren testuingurutik atera" dituztela kritikatu du.

Ondoren, irainak justifikatzen saiatu da, baina ez du barkamena eskatu eta ez dio uko egin zinegotzi karguari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Unidas Podemoseko buru ohia