Politika -
Kataluniako galdeketa
Boluntarioen esku geratuko da azaroaren 9ko galdeketa
'Kataluniako Gobernuak bere ardurak mantenduko ditu eta prozesua amaiera arte mantentuko du' esan du Joan Rigolek.
Erredakzioa
Joan Rigol Erabakitzeko Eskubidearen aldeko Itun Nazionaleko koordinatzaileak baieztatu duenez, “boluntarioen esku geratuko da azaroaren 9ko galdeketa”. “Boluntarioak arduratuko dira kontaketaz, nahiz eta Kataluniako Gobernuak bere ardurak mantenduko dituen eta prozesua amaiera arte mantentuko duen. Kutxak hauteslekuetan egongo dira", gaineratu du.
“Denok ari gara azken ondorioetaraino lanean, baina galdeketa aurrera eramateko eginkizuna boluntarioen esku dago. Kataluniako Gobernuak arduraz jokatuko du, baina boluntarioak dira amaiera honetan protagonista”, zehaztu du Rigolek Erabakitzeko Eskubidearen Aldeko Itun Nazionalaren bileraren ostean.
A9aren amaiera erakunde, kontsultaren aldeko alderdi eta Gobernuaren arteko “barne-egitura” batean artean egingo da. “Kataluniako Exekutiboak ez du inondik inora ere alde batera utzi bere eginkizuna eta galdeketari babesa ematen jarraitzen du”, esan du. Boluntarioei legezko estaldura eskainiko diela ere azpimarratu du Rigolek.
Parlamentuko presidente ohiak prentsaurrekoa eman du Erabakitzeko Eskubidearen Aldeko Itun Nazionalaren bileraren amaieran. Bilera horretan ondorengoek parte hartu dute: Artur Mas Generalitateko presidenteak, CiU, ERC, ICV-EUiA eta CUP alderdietako liderrek eta 50 erakundetako ordezkariek.
Hautetsontziak banatuta daude
Rigolek ez du A9ko antolaketaren inguruko datu zehatzik ezagutzera eman nahi izan, eta bileraren edukiaren inguruan aritu da. Hautetsontziak jada banatuta daudela zehaztu du, botoa emango den eskoletan. Ontziak eskolen barruan kokatuko diren galdetuta, baiezko erantzuna eman du.
Erabakitzeko Eskubidearen Itun Nazionaleko kudeatzaileak dionez, “Kataluniako Gobernuak A9az erantzungo du, nahiz eta hori aurrera ez eraman, boluntarioei baitagokie hori”. “Generalitateak ez du atzera egin; denak aurrera jarraitzen du, baina arduren interdependentzia handiagoa da”, esan du.
Kataluniako Gobernua boluntarioei legezko estaldua eman ahal izateko ekimenak aztertzen ari dela baieztatu du Rigolek.
'Arrakastatsua'
Unio alderdiko buruzagiaren aburuz, igandea egun “arrakastatsua” izango dela atzeman ahal izan da gaurko bileran. Hala ere, partaideek, prozesua “oztopatu” eta botoa emateko beldurra zabaldu ahal duten ekintzei adi egiteko eskatu dute
“Nire ustez, legearen barruan ari da Kataluniako Gobernua”, esan du. Galdeketan parte hartzeko gonbita luzatu du eta igandeko jardunaldia parte hartzeko eskubidearen aldeko “militantzia” ekintzatzat jo du.
Generalitateak emaitzak ezagutzera emango ditu
Azaroaren 9ko kontsulta alternatiboaren emaitzak Kataluniako Gobernuak ezagutzera emango dituela adierazi du Josep Rull CDCko koordinatzaile nagusiak. “Generalitateak emaitzen berri emango du. Erakundeak egingo du”, esan du Rullek TV3 telebistan.
Rullen hitzetan, prozesuaren “azken erantzukizuna Generalitateak eta alderdi politikoek dute”.