Politika -
Auzitegi Konstituzionalari
Kontsultaren inpugnazioa bertan behera uzteko eskatu du Kataluniak
Espainiako Gobernuak A9ko galdeketaren inpugnazioa eskatu zuen, eta Konstituzionalak tramitera onartu zuen eskaera. Tramitea bertan behera uzteko eskatu dio Kataluniak, errekurtso baten bidez.
Erredakzioa
Azaroak 9ko “parte-hartze prozesuaren” inpugnazioa bertan behera uzteko eskatu dio berriro Kataluniako Gobernuak Auzitegi Konstituzionalari, gaur bidalitako errekurtso berri baten bidez.
Espainiako Gobernuak A9ko galdeketaren inpugnazioa eskatu zuen, eta Konstituzionalak tramitera onartu zuen eskaera. Tramitea bertan behera uzteko eskatu dio Artur Masen Exekutiboak gaur berriro Konstituzionalari, kontsultarako 48 ordu baino gutxiago falta direnean.
Atzo, Kataluniak Estatuaren inpugnazioaren aurka jarritako errekurtsoa bertan behera utzi zuen Auzitegi Gorenak Gaur jarritakoan, berriz, Artur Masen Gobernuak Rajoyren Exekutiboak aurkeztutako errekurtsoa zergatik onartu duen azaltzeko ere eskatu dio Auzitegi Konstituzionalari.
Auzitegi Konstituzionalak, hala ere, ez du premiazko bilerarik deituko Generalitateak gaur jarritako helegitea aztertzeko.
Hortaz, Artur Masen errekurtsoak tramitazio arrunta jarraituko du. Konstituzioaren 161.2 artikuluan oinarrituz, bozketa debekatzea erabaki zuen Goi Epaitegiak bere egunean. Artikulu horrek dio Gobernuak inpugnatutako ekimenak automatikoki suspenditu egin behar direla, beti ere Gobernuaren errekurtsoak baldintzak betetzen dituen.