Politika -

Kataluniako kontsulta

CiU: 'A9ren erantzukizun guztia bere gain hartuko du Generalitateak'

Jordi Turull Convergenciako bozeramaileak adierazi duenez, "kontsultaren buru izateko konpromisoa du Kataluniako Gobernuak".

Artur Masen alderdiak A9ren buru izateko konpromisoa duela berretsi du. EFE
Artur Mas
Artur Masen alderdiak A9ren buru izateko konpromisoa duela berretsi du. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jordi Turull CiU alderdiak Kataluniako Parlamentuan duen bozeramaileak azpimarratu duenez, Generalitateak azaroaren 9rako deituta dagoen galdeketaren "erantzukizun guztia bere gain hartuko du, izan ere, Kataluniako Gobernuak kontsultaren buru izateko konpromisoa du, eta halaxe egingo du", argudiatu du.

Catalunya Radio irrati kateari egindako adierazpenetan azaldu duenez, prozesu parte-hartzailea normaltasunez egingo dela "zainduko" du Gobernuak. Nabarmendu duenez, igandean "bere lekuan" egingo dira hautetsontziak.

Turullen hitzetan, "Kataluniako herriak emandako agindua" betetzen ari da Masen gobernua  eta, beraz, kontsulta alternatiboa egiteko"zilegitasun demokratiko guztia du".

Adierazpenok Erabakitzeko Eskubidearen Itun Nazionala bilduta dagoen bitartean egin ditu Turullek. Ikusmin handia dago Kataluniako alderdiak eta 50 erakunde sozialetik gora biltzen duen Itunak erabaki dezakeenaren harira. Aurreikuspenen arabera, gizarte zibila izango da igandeko galdeketaren antolatzailea.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Kataluniaren independentzia