Politika -

Kanarietara bidaiak

Monagok Justiziara joko du, 'difamazioei' aurre egiteko

Ez du dimisioa emateko aukera hausnartu, baina 2009ko maiatzetik 2010ko azarora bitartean Kanarietara egindako 32 bidaien nondik norakoak azaltzeko agerraldia egin du gaur Monagok.

'Kanarietara egindako bidaiak nire poltsikotik ordaindu nituen'

1:07

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bera eta bere familia “iraindu” duten pertsona guztiak epaitegietara eramango dituela iragarri du Jose Antonio Monago Extremadurako presidenteak. Inork ez duela “isilduko” gaineratu du eta Kanariar Uharteetara egindako bidaia pribatu guztiak berak ordaindu zituela azpimarratu du.

Ez du dimisioa emateko aukera hausnartu, baina 2009ko maiatzetik 2010ko azarora bitartean Kanarietara egindako 32 bidaien nondik norakoak azaltzeko agerraldia egin du gaur Monagok.

“Presidenteak jarri eta kendu, herritarrek, eta ez harroputzek, erabaki behar duten zerbait da”, nabarmendu du. “Ez dut dimisioa ematea pentsatu, ezta inola ere”.

Kanarietara egindako bidaien inguruan esandakoaren aurka egiteko, bere esku dauzkan “tresna guztiak” erabiliko dituela ohartarazi du. Politikagintzan denak ez duela balio goraipatu du.

“Nik banekien. Gauzak aldatu nahi nituelako gertatu zait”, gaineratu du. “Espero nuen, batez ere laster hauteskundeak datozelako”.

Bidaia pribatu guztiak bere poltsikotik ordaindu dituela berretsi du eta, Senatuak ordaindutakoak, ordea, “lan egiteko” egin zituela azpimarratu du

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea