Politika -

Operación Araña

11 atxilotu EAEn eta Nafarroan, Interneten terrorismoa goratzeagatik

Orotara 19 pertsona atzeman dituzte, beste zazpi erkidegotan.

Amiarma operazioaren lehendabiziko fasea apirilean egin zuten
Amiarma operazioaren lehendabiziko fasea apirilean egin zuten
Son ya 10 los detenidos por enaltecimiento del terrorismo en Internet

Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Interneten, sare-sozialak erabilita, terrorismoa goratzeagatik 11 lagun atxilotu ditu Guardia Zibilak Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroan, gaur. Estatuko beste erkidego batzuetan zortzi lagun atzeman eta bi adingabe inputatu dituzte.

EAEn bederatzi pertsona atzeman dituzte: zazpi Bizkaian (tartean bi adingabe), eta bana Araban eta Gipuzkoan. Nafarroan, aldiz, bi atxiloketa egin dituzte.

Gainerakoak erkidego hauetan egin dituzte: Madril, Katalunia, Gaztela eta Leon, Gaztela-Mantxa, Andaluzia, Galizia eta Valentzia.

Atxilo hartutakoek ez dute elkar ezagutzen. Sare-sozialetan, Twitterren eta Facebooken batez ere, "atentatu terroristetako biktimen kontrako mezu iraingarriak eta erakunde terroristen aldeko mezuak idaztea" egotzi diete.

Javier Gomez Bermudez Auzitegi Nazionaleko 3. zenbakiko Instrukzio Epaitegiak agindu du operazioa eta orandik zabalik dago.

Urquijo:"Gobernuak biktimen alde egiten du beti"

Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak nabarmendu duenez, polizia-operazio honek agerian utzi du Espainiako Gobernua "erne" dagoela "beti Legea betearazteko" eta "terrorismoaren biktimen alde" aritzen dela.

Apirilean hasitako 'Armiarma' operazioaren bigarren fasea da gaur Guardia Zibilak abiatu duena. Operazio hartan 21 lagun atxilotu zituzten, 15 Hego Euskal Herrian, eta denak kargupean aske utzi zituzten, deklarazioa hartu ostean. ETAko biktimei iruzkin iraingarriak egitea leporatu zieten apirilean atzeman zituztenei. Gaurkoan, Guardia Zibilak jakinarazi duenez,  'ETA bakarrik ez, beste talde terrorista batzuk ere goratzea' leporatzen diete atxilo hartutakoei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea