Politika -

Kataluniako kontsulta

EAJ: 'Hautestontziak izan ala ez hitza hartuko dute kataluniarrek'

Era berean, Konstituzionalak hartutako erabakia “demokrazia ukatzea” dela salatu du EH Bilduk. “Estatuaren izaera autoritarioaren” beste adibide bat dela erantsi du koalizio abertzaleak.

Aitor Esteban Diputatuen Kongresuko EAJren bozeramailea. Artxiboko irudia: Europa Press
Aitor Esteban Diputatuen Kongresuko EAJren bozeramailea. Artxiboko irudia: Europa Press
Alderdi abertzaleek ordezkaritzak bidaliko dituzte Kataluniara

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aitor Esteban Diputatuen Kongresuko EAJren bozeramaileak adierazi duenez, “hautestontziak izan ala ez” Kataluniako herritarren adierazpen “oso garrantzitsua” izango da datorren igandean, azaroaren 9an, nahiz eta Auzitegi Konstituzionalak “parte hartzeko prozesua” debekatu.

Gainera, partida “bukatu ez” dela ohartarazi du jeltzaleak, hasi baino ez da egin eta Kataluniaren “adierazpen aske eta baketsuarekin” amaituko da.

“PP helegiteekin eta herritarrei adieraztea galarazteko noraino helduko den”, galdetu du Estebanek agerraldi batean. “Parte hartzeko prozesu bat, Kataluniako herritarrei inkesta bat” egitearen aurka azaldu dira, erantsi du. “Zein izango da hurrengo pausoa?, manifestazioak eta Kataluniako herriaren adierazpenak debekatuko dituzte?”, gaineratu du.

Bozeramaile jeltzalearen ahotan, “urrunegi joan dira”, eta Mariano Rajoyren Exekutiboak “jokatzen ari den norgehiagoka amaitu dela uste badu oker egongo da”, nahiz eta “epailea bere alde izan, eta behin eta berriro partidako baloia zulatu”.

Asier Harraiz EH Bildu efe

“Demokrazia ukatzea” egotzi dio EH Bilduk Konstituzionalari

Bestalde, Auzitegi Konstituzionalak hartutako erabakia “demokrazia ukatzea” dela salatu du EH Bilduk. Espainiako “Estatuaren izaera autoritarioaren” beste adibide bat dela erantsi du. “Espainiako Estatuaren itzalaldi demokratikoaren” aurrean “Katalunian eta Euskal Herrian prozesu konstituziogileak” aurrera eraman behar dituztela adierazi du koalizio abertzaleak.

Hasier Arraiz eta Rebeka Ubera EH Bilduko bozeramaileek prentsaurrekoa eman dute Donostian. “Estatuak nola hala Kataluniako gizartearen adierazpen askatasuna eragozteko bidean” pauso berri bat eman duela kritikatu dute bozeramaileek.

Gobernuaren helegitea onartuta, Konstituzionalak “Estatuak agindutako beto agertoki batean kokatu gaitu eta eskubide demokratiko bat gauzatzea ukatu du”, Arraizen hitzetan.

“Espainiako Estatuaren itzalaldi demokratikoaren aurrean, Kataluniak eta Euskal Herriak argi propioa behar dute, prozesu konstituziogileak bi herrietan, alegia”, azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia albisteak EAJ-PNV Kataluniaren independentzia Alderdi politikoak berriak EH Bildu Araba Kataluniako prozesua zuzenean