Politika -

Alacanten

Rajoy Konstituzioa aldatzearen alde, itun zabala egotekotan

Presidente espainiarraren ustean, zer aldatu nahi den zehaztu behar da aurretik, eta itun zabal bat egitearen alde azaldu da, ez baita nahikoa PPren eta PSOEren babesa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea Konstituzioa aldatzeko prozesuari ekiteko prest azaldu da, baina beharrezkotzat jo du zehaztea zer aldatu nahi den eta ituna zabal bat lortzea, ez baita nahikoa PPren eta PSOEren babesa, bere ustean.

Rajoyk Alacanten egiten ari diren Familiarteko Enpresaren Kongresu Nazionalean izan du hizpide erreforma, bostehun bat enpresabururen aurrean.

“Prest nago Konstituzioa aldatzeko proposamenak entzutera, egitea nahiko nuke, baina gutxieneko itun baten babesarekin, uste dut une honetan bi alderdik bakarrik babestea aldaketa ez da Espainiari mesede egingo dion aukerarik onena”, esan du.

Gainera, estatuburuak nabarmendu du ulertzen duela aldaketaren gaineko eztabaida egin nahi izatea, eta entzuteko prest dagoela argi utzi du, baina, zehaztu duenez, momentura arte, Konstituzioa aldatzea defendatu dutenek ez dute “ezer zehatzik” mahaigaineratu, “diskurtso” bat bakarrik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Alderdi Sozialista Albisteak Alderdi Popularra Rajoy berriak