Politika -

Katalunia

A9ak etorkizuneko beharrei erantzutea espero du lehendakariak

"Mugarri" izatea nahi du Urkulluk, "etorkizunean iraganean egin beharko litzatekeena egin ahal izateko".

Azaroaren 9a inflexio puntu bat izatea espero du Urkulluk

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak espero du azaroaren 9a, Kataluniako Generalitateak galdeketa egiteko aukeratutako eguna, “mugarri” izatea, “etorkizunean iraganean egin beharko litzatekeena egin ahal izateko” eta kataluniarren “beharrei” erantzuteko.

Urkulluk Jaurlaritzak egin duen gobernu-kontseiluaren ostean adierazi duenez, Espainiako Gobernuak, Estatu Kontseiluak eta Auzitegi Konstituzionalak “erabaki politikoak hartu dituzte iraganean, dituzten arduretatik harago”, eta “kataluniarrei eskaintzen dizkien alternatibak” zeintzuk diren argitzeko eskatu dio Rajoyri.

Kataluniako herritarrak esaten dudanean, Kataluniako Parlamentua osatzen duten alderdien gehiengoaren babesa duelako ari naiz”, gaineratu du.

Horren harira, Generalitateak “eta Kataluniako alderdi politiko gehienek” auziari “irtenbidea emateko proposamenak egin dituzten bitartean”, Espainiako Gobernuak “berean” jarraitzen duela salatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Kataluniako erreferenduma gaur