Politika -

Ekimena

Gure Esku Dago: 'Herri galdeketen protokolo bat garatzen ari gara'

Erabakitzeko eskubidearen aldeko plataformak iragarri duenez, herri kontsultak egiteko protokolo bat lantzen ari dira, oinarrizkoa, ondoren aplikatuko den lekuetan egokitzeko aukera izan dezaten.

Plataformak ekainaren 8an egindako giza katearen irudia. EiTB
Plataformak ekainaren 8an egindako giza katearen irudia. EiTB
Plataformak ekainaren 8an egindako giza katearen irudia. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Anjel Oiarbide Gure Esku Dago plataformako bozeramaleak iragarri duenez, protokolo bat egiten ari dira Gure Esku Dagoko kideak, herri galdeketak deitu nahi dituzten plataformak laguntzeko helburuarekin.

Arrankudiagan (Bizkaia) egiten ari diren herri kontsultan egindako adierazpenetan, Oiarbidek plataformak eskuartean dituen lanen berri eman du.

Gaur, aipatutako herri bizkaitarrean, independentziari buruzko galdeketa egiten ari dira, eta Euskal Herrian egin den izaera horretako bigarren galdeketa da, Etxarrin (Nafarroa) egindakoa eta gero.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gure Esku bideoak