Politika -

20 inputatu Argentinan

Martxoak 3 Elkarteak Martin Villa atxilotzeko eskatu dio Gobernuari

Elkartea pozik baina “eszeptiko” azaldu da, “hilketa horien arduradunak” epaitzea urte askotan oztopatu izan dutelako “sistematikoki” Espainian.

Servini epaile argentinarra, artxiboko irudian. EFE
Servini epaile argentinarra, artxiboko irudian. EFE
Martxoak 3 elkarteko kideekin izan gara Serviniren eskaeraren ondoren

1:43

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Martxoak 3 Elkarteak (bost hildakoak eta 100 zauritu baino gehiago ordezkatzen ditu) Rodolfo Martin Villa atxilotzeko eta Argentinako Justiziaren esku jartzeko eskatu dio Mariano Rajoyren Gobernuari.

Andoni Txasko elkartearen bozeramaleak Eferi adierazi dionez, positibotzat jo dute Maria Servinik Interpoli egindako eskaera, 20 pertsona inputatu gisa atxilotzeko, Frankismoaren garaian eta Espainiako Trantsizioan egindako krimenengatik epaitzeko eta, horien artean, Martin Villa dago. Servinik Argentinara eraman eta galdekatu nahi ditu inputatuak.

1976ean, Poliziak bost langile hil zituen manifestazio batean, Martin Villa 1975-1976ean Harreman Sindikalen ministroa izan zen garaian, eta Servinik gertaeraren erantzuletzat du Villa.

Zehatz-mehatz, langileen asanblada egin zuten San Francisco de Asis elizan, martxoaren 3an, Zaramaga auzoan. Poliziak manifestarien kontra tiro egin zuen, desegiteko, eta tiroketan bost langile hil eta 100 pertsona baino gehiago zauritu zituen.

Martxoak 3ko bozeramaleak “oso positibotzat” jo du epaile argentinarraren lana, gertaerak izan zirenetik hainbeste urte igaro ondoren, “ekintza kriminalak egin zituzten zigorgabetasuna hausten” hasi delako.

Epailearen ebazpena gorabehera, Txasko “eszeptiko” azaldu da, “hilketa horien arduradunak” epaitzea urte askotan oztopatu izan dutelako “sistematikoki” Espainian.

“Akusatuak atxilotu ditzatela”

Jon Iñarritu EH Bilduren ordezkari eta Amaiurren diputatuaren ustean, epaile argentinarraren erabakia “positiboa” da, eta Estatuari “akusatuak atxilotu ditzala” eskatu dio.

Bilbon egindako adierazpenetan, Iñarrituk esan du “albiste positiboa” dela erabakia, “Frankismoaren zigorgabetasunarekin amaitzen” delako.

“Estatu honetan Frankismoa babestu izan da eta jarraitzen dute, eta frankistak ere bai, Trantsizioaren iruzurra agerian utziz, iraganarekin egindako haustura, baina ez zen hala izan”, salatu du.

Amnistia Internazionalak kolaborazioa eskatu du

Bestalde, Amnistia Internazionalak ‘’berariaz’’  kolaboratzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari, NBEk gomendatu bezala.

Ignacio Jovtis Amnistia Internazionalak Espainian duen ordezkariak azpimarratu duenez, epaia nazioarteko zuzenbidean dago oinarrituta eta, hala, Argentinako Justiziak erabilitako argumentua ‘’egokia’’ dela defendatu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Justizia Unibertsala Maria Servini bideoak Gasteiz berriak Frankismoa albisteak Memoria Historikoa Zaramaga gaur Polizia indarkeriari buruzko albisteak