Politika -

Adierazpena

Gasteizko 78 eragilek 'Marotoren kanpaina baztertzailea' salatu dute

Kultura, gizarte eta kirol arloko 78 pertsona ezagunek adierazpen bateratu bat sinatu dute, 'Gasteizko alkatea etorkinen aurka egiten ari den kanpaina baztertzailea salatzeko'.

Javier Maroto, Gasteizko alkatea.
Javier Maroto, Gasteizko alkatea.
Javier Maroto, Gasteizko alkatea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier Maroto Gasteizko alkateak etorkinek jasotzen dituzten diru-laguntzen harira azkenaldian esandakoek soka luzea ekarri dute. Oraingoan, Gasteizko 78 kultur, gizarte eta kirol eragilek adierazpen bateratu bat sinatu dute, Marotoren hitzak gaitzesteko. Gasteizko alkatea "etorkinen aurka egiten ari den kanpaina baztertzailea salatu dute".

Etorkin asko lanik egin gabe laguntza sozialen kontura bizi direla esan du behin eta berriz azken asteotan Marotok. Horren aurrean, diru-laguntzak jasotzeko baldintzak aldatzea eskatzen du. SOS Arrazakeria eta Ongi Etorri elkarteek auzibidean jarri zituzten alkatearen hitzok, eta Fiskaltzak ikerketa zabaldu zuen.

Adierazpenaren sinatzaileek testuan jaso dutenez, Gasteiz hiritar guztiek, euren jatorria gorabehera, osatzen duten hiri ireki eta anitza da.

"Hiri honetako politikagintzan pertsona arduratsuak behar ditugu, gizarte osoaren kohesioaren alde egingo dutenak eta herritarren diruarekin iruzurrik egingo ez dutenak", esan dute sinatzaileek. Hala, adierazpenarekin, Marotoren hitzak ez ezik, Alderdi Popularreko beste agintari batzuk azken hilabeteotan etorkinen inguruan esaten ari direnak salatu dituzte.

Honako 78 lagunek sinatu dute agiria:

Bernardo Atxaga, Toti Martinez de Lezea, Antonio Altarriba, Karmele Jaio, Xabier Montoia, Lourdes Oñederra, Rikardo Arregi, Juan Ibarrondo, Iban Zaldua, Elisa Rueda, Patxi Zubizarreta, Katixa Agirre, Edu Zelaieta, Asun Garikano, Gerardo Markuleta, Txema Arinas, Mielanjel Elustondo, Ana Arregi Manex Agirre, Oihane Perea, Iñaki Viñaspre, Ruben Sánchez, Bingen Mendizabal, Iñaki Betagarri, Mikel Urdangarin, Gari, Josu Zabala, Alejandro Ferreira, Raul Romo, Koldo Uriarte, Iker Uriarte, Eneko Espino Mujika, Carmen G. Diez, Kike Saenz de Villaverde, Zuriñe Gerenabarrena, Iosu Izagirre, Virginia de la Casa, Alex Ruiz de Azua, Gorka Aguinagalde, Unax Ugalde, Eloy Beato, Marta Villar, Sonia Estevez Fernandez, Javier Fernández, Itziar Rekalde, Martin Guridi, Belen Nevado, Idoia Zabaleta, Natxo Rodriguez, Iñigo Salinero "Txaflas", Blanca Urgell, Rikardo Gómez, Mikel Ayerbe, Amelia Barquin, Antonio Dupla, Cira Crespo, Ibai Iztueta, Leire Diaz de Guereñu Veronica Werckmeister, Iñaki Larrimbe, Joserra Melguizo, Eneko Etxebarrieta, Brenan Duarte Juanito Oiartzabal, Iker Pou, Eneko Pou, Irati Anda, Oier Zearra, Adolfo Madinabeitia, Jose Angel Cuerda, Fidel Molina, Felix Placer, Carlos Lopez Losada, Nacho Artuondo, Pedro Espinosa, Amparo Las Heras, Jesus Valencia eta Iñaki Lasa Galdos.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea