Politika -

Kongresuan

Ustelkeriaz eztabaidatzea galarazi du PPk, gehiengo absolutua erabiliz

Oposizioak saio monografikoa egitea eskatu dio Mariano Rajoy presidenteari, baina popularrek euren botoak erabili dituzte proposamena bertan behera uzteko.

Ustelkeriari buruzko saio monografikoa ez da egingo

1:23

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kongresuko Bozeramaileen Batzordeak ustelkeriaren inguruan bilkura berezia egiteko proposamena ez onartzea erabaki du gaur goizean. PP izan da proposamen horren aurka bozkatu duen talde bakarra. Oposizioko talde guztiek monografiko bat egitea eskatu zioten atzo Mariano Rajoy presidenteari, baina popularrek proposamena bertan behera utzi dute.

Púnica Operazioaren ondorioz, PSOEk eta Izquierda Plural taldeek osoko bilkura berezia eskatu zioten Gobernuari iragan asteartean. PPk, ordea, ez zuen erantzunik eman, Bozermaileen Batzordeak erabaki behar zuela argudiatuta.

Jesus Posada Kongresuko presidenteak Bozeramaile Batzordearen bilera deitu zuen ostegun goizerako, eta, batzar horretan, PPk bere gehiengoa erabili du proposamena bertan behera uzteko.

Bilera amaitzean, Alfonso Alonso PPko bozeramaileak adierazi du popularrek ez dituztela “eztabaida suntsitzaile” gehiago egin nahi. Gogoratu duenez, Gobernuak ustelkeriaren aurkako neurri berri eta zehatzak aurkeztuko ditu datozen asteetan

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Rajoy Ustelkeria politikoa azken albisteak