Politika -
Udalak
Udalbiltzak 'eraso larri'tzat jo ditu Urquijoren helegiteak
Izan ere, helegiteek aurrera egiten badute "Udalbiltza Partzuergoa finantza baliabiderik gabe geratuko da, Udalbiltza bera eta Euskal Garapen eta Kohesio Fondoa bezalaxe".
Erredakzioa
Udalbiltza Euskal Herriko udal eta udal hautetsien biltzarrak salatu du Carlos Urquijo Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkariak jarritako helegiteak "eraso larria" direla "udalen autonomiaren eta tokiko erakundeen lankidetzarako eskubidearen" kontra.
Mertxe Aizpurua Udalbiltzaren presidenteak prentsaurrekoa eman du Donostian, eta gogor kritikatu du Urquijok "etengabe" jotzen duela auzitegietara udalek Udalbiltza Partzuergoari egiten dizkioten ekarpenak geldiarazteko.
Aizpuruaren esanetan, "Udalbiltza erakunde publikoari xake egitea" da Espainiako Gobernuaren helburua, "garapenerako eta kohesiorako ekimenak bertan behera gera daitezen".
Udalbiltza Partzuergoaren zilegitasuna azpimarratu du Aizpuruak. Gaur egun 38 udalek dituzte bertan ordezkariak, eta erakundeak Euskal Garapen eta Kohesio Fondora bideratzen du aurrekontuaren zati handiena.
Usurbilgo alkateak ohartarazi duenez, helegiteek aurrera egiten badute "Udalbiltza Partzuergoa finantza baliabiderik gabe geratuko da, Udalbiltza bera eta Euskal Garapen eta Kohesio Fondoa bezalaxe".