Politika -
Kataluniako kontsulta
Lopez: 'Kontsultak katalanak zatitu eta aurrez aurre jartzen ditu'
Patxi Lopezen iritziz, “nortasunen inguruan ezinezkoa da bozkatzea” eta, katalanei galdetu aurretik, beharrezkoa da akordio bat adostea.
Erredakzioa
Patxi Lopez PSOEko Ekintza Politikoaren arduradunak esan du azaroaren 9ko kontsultak “katalanak zatitu eta aurrez aurre” jartzen dituela. Lopezen iritziz, “nortasunen inguruan ezinezkoa da bozkatzea”.
Catalunya Radiori eskainitako elkarrizketan, Lopezek adierazi du galdeketa “independentzia” nahi dutenen “tresna bat” besterik ez dela. Kontsultak Kataluniako bizilagunak “aurrez aurre” jartzen dituela ohartarazi du eta, horregatik, PPk galdeketa galarazteko tramiteak hasi izana begi onez ikusi du.
“Gauza batzuen inguruan ezinezkoa da boza ematea. Nire nortasunaren inguruan ezin du inork botorik eman”, azaldu du.
Kataluniako herritarrei galdetzea bai, baina akordio baten ondoren egitea defendatu du Patxi Lopezek.