Politika -

Bartzelona

Triasek ukatu du Andorran dirua edukitzea

El Mundo egunkariak gaur kaleratu du Bartzelonako alkateak, gutxienez, 12,9 milioi euro dauzkala gordeta Andorrako hainbat finantza-erakundetan

Xavier Trias, Bartzelonako alkatea.
Xavier Trias, Bartzelonako alkatea.
Triasek ukatu egin du Andorran dirua duenik

1:21

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Xavier Trias Bartzelonako alkateak erabat gezurtatu du El Mundo egunkariak gaur kaleratutako informazioa. Hedabide horren arabera, Triasek 12,9 milioi euro eduki ditzake ezkutatuta Andorrako hainbat finantza-erakundetan.

Bartzelonako alkateak ukatu egin du informazioa, "bizitzan entzun duen gezurrik handiena" dela esanaz. Gaur bertan, El Mundoren aurkako demanda jarriko duela iragarri du.

Catalunya Radion egindako adierazpenetan, Trias "haserre eta minduta" agertu da zabaldu den informaziogatik.  "Demanda jarriko dut, izan ditzakeen ondorio guztiekin. Bizi dugun ustelkeria giroan, horrelako informaziorik ezin dut onartu. Nola ekar dezaket nire izena lehenera? Oso larria da gertatu dena eta irmotasun osoz egingo dut honen kontra", esan du.

Informazio horrek pertsona bezala kalte handia egiten diola gaineratu du, bere sinesgarritasuna kolokan jarri delako. El Mundok aipatutako 12,9 milioi euro inoiz ez dituela ikusi esan du. "Nire familiako inork ez du inon halako dirutzarik", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea