Politika -

A-9

Kontsulta alternatiboaren neurriek iruzurra egingo dute, dio Catalak

Gainera, ministroaren esanetan, kontsulta egitekotan, bermerik gabe egingo lukete, ez dagoelako erroldarik, ez kontrolik zenbaketan, eta hautestontziak zenbait egunez egongo lirateke zabalik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rafael Catala Justizia ministroak adierazi duenez, Kataluniako Gobernuak hartutako zenbait erabakik, Auzitegi Konstituzionalak bertan behera utzi zuen kontsultaren oinordekoa egiteko, esaterako, eskolei eta funtzionarioei jarraibideak ematea, “legeari iruzurra” egitea da, eta inpugnazioa aurkeztu liteke horien kontra.

RNEn egindako elkarrizketa batean, Catalak gogora ekarri du Konstituzionalak kontsulten legea eta Generalitateak onartutako deialdiaren dekretua bertan behera utzi zituela, Espainiak bi arauen kontra jarritako helegitearen gainean ebatzi bitartean.

Gainera,  ministroaren arabera, antzeko emaitza bat lortzeko helburuarekin beste kontsulta alternatibo bat egingo badute, Rajoyren Gobernua Generalitateak abiarazitako neurriak ikertzen ari da, esaterako eskolei, udalei eta funtzionarioei emandako aginduak.

“Zantzuak topatzen baditugu, inpugnazio berri bat aurkeztuko dugu”, esan du Justizia.

Horren ildotik, Catalak azaldu du Estatuko Abokatutza balizko inpugnazioak jasoko lukeen materiala aztertzen ari dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Kataluniako erreferenduma gaur