Politika -

PSE-EEn berrikuntza

Donostiako alkatetzarako hautagaitza aurkeztu du Gascok

Ernesto Gascok gaur aurkeztu du ofizialki bere hautagaitza. Primarioetarako hautagai bakarra da oraingoz.

Ernesto Gasco. Argazkia: EFE
Ernesto Gasco EFE
Ernesto Gasco. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ernesto Gasco sozialistak Donostiako alkatetzarako primarioetako hautagaitza aurkeztu du gaur Donostian. Ekitaldian, “zortzi urte baino gehiagoz” alkate ez izateko konpromisoa hartu du.

Easo enparantzan egin du bere hautagaitzaren aurkezpena Gascok. Oraingoz, bera da pauso hori eman duen bakarra. Hautagaitzak azaroaren 3tik 18ra aurkeztu ahal izango dira aurkezteko epea azaroaren 3tik 18ra izango da, iturri sozialisten arabera.

PSE-EEko ordezkariak sozialistek bakea lortzerakoan izan zuten papera nabarmendu du. “Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteak eta Patxi Lopez lehendakariak lortu zuten bakea”, esan du, eta “bakea sozialistek eskutik” heldu dela azpimarratu du Gascok.

“Etorkizun hobea duen hiria eraikitzeko” itxaropena agertu du hautagaiak, “harresiak bota eta eraberritzeko gai den hiri bat”.

Elkarbizitzaren aldeko deia luzatu du, eta horretarako ezinbestekotzat jo ditu errespetua eta bestearen duintasuna.  “Esku guztiak beharrezkoak dira PSOEk nahi duen hiria eraikitzeko”, esan du. “Ezkutuan dagoen alkatea” izateari uko egiten diola ere gaineratu du.

Euskadiko aurrekontuak ere hizpide izan ditu Gascok aurkezpenean. Zentzu horretan, aurrekontuen arloan sozialisten eta Eusko Jaurlaritzaren artean hitzarmen egingo balitz, sozialistek Donostiarentzat estrategikoak diren proiektuak gehituko lituzketela esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia albisteak