Politika -

Kataluniako kontsulta

Negoziazio politikoa utzi eta kontsulta kalean bultzatuko du CUPek

Horrela, “kalea oinarri duten lan eskematan” zentratuko da CUP, azaroaren 9ko mobilizazioa arrakasta bat izateko eta Espainiako Gobernuaren ezezkoa gainditzeko.

El líder de ERC, Oriol Junqueras. EFE
El líder de ERC, Oriol Junqueras. EFE
Negoziazio politikoa utzi eta kontsulta kalean bultzatuko du CUPek

1:11

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Batasun politikoa berregiteko Kataluniako Gobernuarekin eta alderdiekin izaten ari zen negoziazioa baztertzen dutela iragarri du Quim Arrufat CUPeko diputatuak. Aurrerantzean azaroaren 9ko kontsulta “kalean” bultzatuko dutela erantsi du, herritarren mobilizazio indartsu bat lortzeko.

Alderdien eremua pozoitsua eta endogamikoa da. Basatzan harrapatuta geratzen ari gara”, argudiatu du prentsaurrekoan, Parlamentuan. Hala ere, azaroaren 9ko kontsulta babesteari sekula utziko ez diotela argi utzi du Arrufatek.

Horrela, “kalea oinarri duten lan eskematan” zentratuko da CUP, azaroaren 9ko mobilizazioa arrakasta bat izateko eta Gobernu zentralaren ezezkoa gainditzeko.

Hala ere, erabakiarekin azaroaren 9tik eta prozesutik aldentzen ez dela zehaztu du Arrufatek: “Batasunarekin zerikusirik ez duen lan dinamika bat mantentzeari utziko diogu”.

Alderdien arteko negoziazioa bertan behera uzteak eta lan eskema aldatzeak kontsultaren inguruan batasuna lortzea erraztuko dutela uste du Arrufatek. “Kontsulta ez dugu alde batera uzten, ezta etsi ere, beste norabide batean lan egiten ari gara”, azaldu du.

“Edalontziak gainezka egin du”

Astelehenean, Generalitateak aurreakordioa iragarri zuenean, “tanta horrekin edalontziak gainezka” egin zuela onartu du Arrufatek; izan ere, ERCk, ICV-EUiAk eta CUPek adostasuna gezurtatu zuten. Datozen egunetan egoera hori errepikatu daitekeela uste du CUPeko ordezkariak, eta bilerak uztea erabaki dute.

Azaroaren 9ko galdeketa sendotzeko 11 baldintza jarri zituen CUPek, eta Generalitateak batzuk onartu zituela aitortu du Arrufatek, baina horrek ez du akordioa dagoenik esan nahi. Horregatik, ERCrekin eta ICV-EUiArekin hitz egin gabe aurreakordioaren berri ematea salatu du diputatuak.

Aldebiko bilerak

ERC, ICV, EUiA eta CUP alderdiek aldebiko bilerak egin dituzte gaur, asteartea, goizean Kataluniako Parlamentuan, Artur Mas Generalitateko presidenteak iragarritako prozesu parte-hartzailea duin egiteko eta hobetzeko.

Bilerak, alderdi ezkertiarren arabera, ANCrekin eta Omniumekin ere egin dituzte, aurreko igandean independentziaren aldeko alderdiek batasunaren aldeko aldarria egin eta A9ak hasieran adostutako kontsultaren antza handiena izan dezan.

Bileron helburua A9ko kontsulta hobetzea zen eta protestak deitzea “PPren Gobernuak katalanen erabakitzeko eskubidea urratzen duela azalarazteko”.

Alderdi ezkertiarrek CUPek baldintza gisa erabilitako hamaika puntuko proposamena eztabaidatu dute; Kataluniako Gobernuak horietako batzuk onartu zituen dagoeneko baina ez denak, horregatik atzo aurreakordioa iragarri zuen.

Aipatutako alderdiek azaldu dutenez, ia ez dute harremanik izan Kataluniako Gobernuarekin batasuna hautsi zenetik. CUPek, ordea, bere kabuz negoziatu ditu 11 baldintza horiek eta Oriol Junqueras ERCren buruak Masekin biltzea eskatu du gaur, A9aren eta balizko plebiszitu-hauteskundeen inguruan hitz egiteko.

Masek baiezkoa

Artur Mas Oriol Junqueras ERCren buruarekin bilduko da eta “haustutako batasuna berreraikitzeko borondatea” azaldu du, A9ko prozesua indartze aldera.

Halaxe azaldu du Francesc Homs Kataluniako Gobernuko Presidentetza kontseilari eta bozeramaleak. Gainera, baieztatu egin du Junquerasek bilera egitea eskatu duela, eta Masek harekin harremanetan jarriko da elkartzeko, baina ez du zehaztu data.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Kataluniako erreferenduma Alderdi politikoak berriak CUP