Politika -

Caja Madrid

Ratok PP aldi baterako uztea eskatu du B txartelen auziagatik

PPko iturriek jakitera eman dutenez, automatikoki kanporatu dute, eskaria jaso bezain pronto.

Rodrigo Rato Caja Madriden presidente ohia. Argazkia: Efe
Rodrigo Rato Caja Madriden presidente ohia.
Rodrigo Rato Caja Madriden presidente ohia. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rodrigo Rato Caja Madrideko presidente ohiak gutuna bidali dio Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusiari, ezkutuko txartelengatik sortu den polemika dela eta, alderdia aldi baterako utzi nahi duela jakinarazteko.

PPko iturriek jakitera eman dutenez, automatikoki kanporatu dute Rato alderditik, eskaria jaso bezain pronto.

Eskutitzean, ministroak azpimarratu du "ziur" dagoela "legearen barruan" jokatu zuela, "erakundeak kontrolatzen zituen" txartel horiek soldataren "zati bat" zirela pentsatzen zuelako, eta mugimenduak "deklaratu eta zenbatu" egiten zituztela uste zuela gaineratu du.

Ratok azaldu duenez, PPren interesen alde egite aldera hartu du erabakia, eta beharrezko azalpen guztiak emateko prest agertu da.

Alderdi Popularrak Espainiako Gobernuko presidenteordeari informazio espedientea ireki eta hamahiru egunera hartu du erabakia.

Gainera, Auzitegi Nazionalean deklaratu zuen aurreko astean, eta hiru milioi euroko bermea ordaindu beharko du asteazkena baino lehen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea