Politika -
Hurrengo astean izango da
Jaurlaritza bideokonferentzia bidez bilduko da, lehen aldiz
Lehendakaria eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburua bidaia ofizial batean izango direlako egingo dute bilera Internet bidez.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritza bideokonferentzia bidez batzartuko da hurrengo asteko asteartean, hilaren 28an, lehen aldiz.
2007. urteko lege batek ahalbidetzen dio Jaurlaritzari bideokonferentziaz biltzea, baina orain arte ez du inoiz egin. Iñigo Urkullu lehendakaria eta Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburua Mexikon bidaia ofizial batean izango direlako egingo dute bilera horrela.
Bilera, gainera, ez da edozein izango. Garrantzitsua izango da, 2015. urteko Aurrekontuak onartuko baitituzte bertan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea