Politika -

EAJ

Hauteskunde helburuekin laguntzen debatea piztea egotzi dio EAJk PPri

Itxaso Atutxak baieztatu duenez, EAJk ez du pertsonen eskubideak kaltetuko dituen murrizketarik egingo.

Bizkaiko jeltzaleen buruak 'BizkaiaGO' kanpainaren baitako ekimen batean parte hartu du. EiTB
Bizkaiko jeltzaleen buruak 'BizkaiaGO' kanpainaren baitako ekimen batean parte hartu du. EiTB
EAJ: 'PPk kalkulu elektoralak egin ditu gizarte laguntzen eztabaidan'

0:29

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hauteskunde helburuak buruan, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentari buruzko eztabaida piztea egotzi dio Itxaso Atutxa EAJren BBBko presidenteak Alderdi Popularrari. "EAJk ez ditu pertsonen eskubideak murriztuko eta ez du Ongizate Estatuaren haustura eragingo", baieztatu du.

Itxaso Atutxak "BizkaiaGO!" ekimenaren baitako topaketa batean parte hartu du gaur goizean Derion. Horren iritziz, "oparotasunak eta elkartasunak bide beretik joan behar dute", eta "hori da euskal herritar gehienek pentsatzen dutena".

"Euskaldunak langileak, ekintzaileak eta solidarioak gara, eta pena da gure buruzagi politiko batzuek ezaugarri horiek ez izatea", adierazi du Euskadiko popularrei erreferentzia eginez.

"Pena da solidaritatea bezalako gai sentikor bat alderdiaren helburu elektoralak sustatzeko erabiltzea. Eta onartezina da pertsonak, gehienetan gutxien dutenak, dopin elektoral gisa erabiltzea", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea