Politika -

2015eko Aurrekontuak

Amaiur: 'Estatuko Aurrekontuek subiranotasunari eraso egiten diote'

Amaiurrek osoko emendakina jarri die Estatuko Aurrekontuei, "zentralizazioan sakontzen" dutela argudiatuz.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amaiurren iritziz, Estatuko Aurrekontuek erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko eta Euskadi “subiranotasunaren bidean” jartzeko akordioak pizteko “beste arrazoi” bat ematen dute.

Bilbon agerraldia egin dute Rafa Larreina eta Sabino Cuadra Amaiurreko Kongresuko ordezkariek, 2015eko Aurrekontuei osoko emendakina jarri diotela iragartzeko. Estatuko Aurrekontuek “Euskal Herriko subiranotasunari eraso” egiten diotela nabarmendu dute: “Euskadin aplikatu nahi ez dugun zorpetze muga bat ezartzen dute eta, horrez gain, zentralizazioan sakontzen dute”. Euskal Herriko “errealitate politiko, ekonomiko eta sozialarekin” talka egiten dute PPren Aurrekontuek, Amaiurren iritziz, baita “Euskal Herriak bere etorkizuna erabakitzeko duen eskubidearekin edota bere eredu ekonomiko eta sozialarekin ere”.

“Estatuko Aurrekontuek beste arrazoi bat ematen digute Euskal Herrian erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko. Horrez gain, euskal herritarren beharrizanei erantzungo dieten politika ekonomiko eta sozialak martxan jartzeko beharra ere agerian uzten dute”, defendatu dute Amaiurreko ordezkariek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua albisteak Amaiur albisteak