Politika -

Aurrestreinaldia Tolosan

EH Bildu: ‘Bere zoru etikoa Lasa eta Zabalarekin lurperatu zuen PSOEk’

“Lasa eta Zabala torturatzera eta hiltzera eraman zituzten erabaki politikoak hartu zituztenen etika leziorik” onartuko ez dutela ziurtatu du Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkideak.

Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkidea. Artxiboko irudia: EiTB
Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkidea. Artxiboko irudia: EiTB
EH Bildu: 'Bere zoru etikoa Lasa eta Zabalarekin lurperatu zuen PSOEk'

0:32

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alderdi politiko guztiek “iraganaren irakurketa kritikoa” egin behar dutela ziurtatu du gaur Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkideak. Bestalde, PSOEk bere “zoru etikoa Lasa eta Zabalarekin kare bizian lurperatu” zuela kritikatu du ordezkari abertzaleak

Arzuagaren hitzetan, PSOEk “1983an, Donostian, Joxean Lasa eta Joxi Zabalaren oinaze garrasien artean bere zoru etikoa idatzi zuen. Bere zoru etikoa Bussoteko hobi batean lurperaturik geratu zen kare bizi artean”.

Arzuagak arratsaldean egin ditu adierazpenak, Tolosan (Gipuzkoa). Lasa eta Zabala filmaren aurrestrenaldia egin dute bertan. Jose Antonio Lasaren eta Jose Ignacio Zabalaren bahiketa, tortura eta hilketa laburbiltzen ditu pelikulak.

“Lasa eta Zabala torturatzera eta hiltzera eraman zituzten erabaki politikoak hartu zituztenen etika leziorik” onartuko ez dutela ziurtatu du Arzuagak. PSE-EEk EH Bilduk egin beharreko iraganaren irakurketa kritikoa “mugatu” nahi izatea “onartezina” eta “lekuz kanpo” dagoela adierazi du legebiltzarkideak.

Iraganaren irakurketa kritiko “partekatua”

EH Bildu Eusko Legebiltzarreko Bake eta Elkarbizitzarako Lantaldea berriz suspertzeko iraganaren irakurketa kritiko “partekatua” egiteko prest dagoela errepikatu du Arzuagak.

Tolosako ekitaldiaren balioa goraipatu du EH Bilduko legebiltzarkideak. “Horrela, memoria eta omenaldia egiten diegu, beraien familiari, Tolosako herriari eta baita Euskal Herriari ere”, esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
PSOE Tolosa gaur Espainiako Gobernua albisteak EH Bildu Nafarroa Terrorismoaren Biktimak