Politika -

Lege europarra

Senatuak bidea ireki dio Frantzian dauden ETAko presoen lekualdatzeari

Onartutako lege horri esker, EBko edozein kartzelatan dauden presoek Espainiako Estatuan bete ahal izango dute zigorra, eta alderantziz, Espainiako Estatuan dauden presoek, jaioterrian.

Espainiako Senatua. Argazkia: Efe
Espainiako Senatua.
Espainiako Senatua. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Senatuak gaur onartu duen legeari esker, Europar Batasuneko edozein kartzelatan dauden presoek jatorrizko Estatuan bete ahal izango dute zigorra, jatorrizko Estatua Europar Batasunean badago, beti ere. Hala, Frantziako Estatuan dauden euskal presoek Espainiako Estatura lekualdatzea eskatu ahal izango dute, hala nahi izanez gero.

Hori horrela, Senatuak argi berdea eman dio, babes zabalarekin gainera, EBko zigor ebazpenen elkarrekiko errekonozimenduaren lege proiektuari. Orain, Diputatuen Kongresuak eman beharko dio oniritzia, Senatuan hainbat zuzenketa egin eta gero.

Espainiako Estatuaren legedia EBko araudiarenera egokituko da, zigor ebazpenak betearazi edo helarazi ahal izateko, eta zigor aurrekariak Europar Batasuneko kideekin trukatzeko.

Lege horrekin, beste estatu batzuetan emandako ebazpenak edo babes aginduak bere egingo dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Presoak bideoak