Politika -

Hondakinen kudeaketa

Zestoako hondakin biltegiaren proiektua Bruselara eraman du EAJk

'Erabakia baloratzeko' eta Gipuzkoako hondakinen kudeaketa planean egindako aldaketak aztertzeko irekitako ikerketaren berri emateko eskatu dio Izaskun Bilbaok Europako Batzordeari.

Izaskun Bilbao EAJren europarlamentaria kanpainako ekitaldi batean. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Foru Aldundiak birziklatu ezin diren hondakinentzat Zestoako Osinbeltz harrobian egiteko asmoa duen biltegiari buruzko ekimen bat aurkeztu du EAJk Bruselak.

"Erabakia baloratzeko" eta Gipuzkoako hondakinen kudeaketa planean egindako aldaketak aztertzeko zabaldutako ikerketaren berri emateko eskatu dio Izaskun Bilbao EAJren europarlamentariak Europako Batzordeari.

EAJren helburua Gipuzkoako hondakinen kudeaketari "gardentasuna ematea" da, izan ere, "obskurantismoa" nagusi da gai horretan, Izaskun Bilbaoren iritziz. Halaber, gai horretan Europako araudiak dioenaren aurkako norabidean pausoak ematen ari direla salatu du.

"Oraindik ireki gabeko planta batean tratatutako etxeko hondakinak Zestoara eraman nahi dituzte. Europak dio gisa horretako hondakinak ez direla bizigabeak. Ondorioz, Zestoakoa zabortegi bat izango da, hondakinak kudeatzeko aukera txarrena".

Jeltzaleak ohartarazi duenez, hondakin horiek kareharria dagoen gune batean gordeko da, Urola ibaitik 200 metro baino gutxiagora, eta filtrazioak izateko arriskua dago. Hori dela eta, "berritasun" horren berri Europari jakinarazi zaion galdegin du.

"Teorian biltegi horrek materia bizigabea jasoko du, oraindik martxan ez dagoen planta batean tratatutako birziklatu ezin den etxeko hondakina", azaldu du Bilbaok Gipuzkoako Foru Aldundiaren informazioa aipatuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zestoa albisteak