Politika -
Diputatuen Kongresua
Pobrezia energetikoaren aurkako ekimen bat atzera bota du PPk berriro
2013an onartutako Energia Sektorearen Legeak arazoaren kontra borroka egiteko neurriak jasotzen dituela argudiatu du PPk. Alderdi Popularra bakarrik geratu da ekimenari aurka egiteko orduan.
Erredakzioa
Pobrezia energetikoari aurre egiteko ekimen legegilea atzera bota du berriro PPk Diputatuen Kongresuan. Ekimena PSOEk aurkeztu du. 2013an onartutako Energia Sektorearen Legeak arazoaren kontra borroka egiteko neurriak jasotzen dituela argudiatu du PPk. Alderdi Popularra bakarrik geratu da ekimenari aurka egiteko orduan.
"Behartsuenen eta gehien sufritzen dutenekiko" Gobernuaren "konpromisoa" eta "sentiberatasuna" goraipatu ditu Encarnacion Jimenez PPko diputatuak. "Gobernuaren ustezko ekimen falta", ukatu du Jimenezek, nahiz eta sozialistek horixe leporatu ekimena aurkezteko orduan.
Pilar Lucio Ingurumen bozeramaile sozialistaren hitzetan, PPk hartutako erabakien "ondorio maltzurrak leundu" nahi ditu proposamenak. "Herritarrak erreskatatu nahi ditugu", errepikatu du PSOEko ordezkariak. "Larrialdi" egoera dela esan du Luciok, negua hurbiltzen ari delako.