Politika -
EITB
Maite Iturbe EiTBko zuzendari nagusiaren dimisioa eskatu du PSEk
Alderdi Sozialistak legez besteko proposamena aurkeztu du, Jaurlaritzak, hilabeteko epean, EiTBko zuzendari nagusi izateko hautagai berri bat aurkez dezan.
Erredakzioa
Maite Iturbe EiTBko zuzendari nagusiaren dimisioa eskatu du PSEk, “karguari eusteko ezinbestekoa den Legebiltzarreko gehiengo absolutuaren konfiantza galdu duelako”.
Joan den ostiralean Maite Iturbek azalpenak eman behar izan zituen Legebiltzarrean, EiTBren kontrolerako batzordean, eta oposizioko talde guztian kritikak jaso zituen.
Iturberen dimisioa eskatzeaz gain, Alderdi Sozialistak besteko proposamena aurkeztu du, Jaurlaritzak, hilabeteko epean, EiTBko zuzendari nagusi izateko hautagai berri bat aurkez dezan.
Mikel Unzalu legebiltzarkide sozialistak ohar baten bidez gogora ekarri du 2013ko martxoan bere taldeak “konfiantza botoa” eman ziola Iturberi, baina urtebete geroago babesa hori kendu ziotela.