Politika -
Auzitegi Nazionala
Epaileak ez ditu oraino 'b txartela' erabili zuten guztiak inputatuko
Perituek txartelen erabileraren inguruan idatziko duten txostena irakurri nahi du lehenengo.
Erredakzioa
Fernando Andreu Auzitegi Nazionaleko epaileak ez ditu 'b txartelak', Ogasunarentzat opakoak zirenak, erabili zituzten Bankiako eta Caja Madrideko 81 kontseilari eta zuzendariak inputatuko erabileraren inguruan Espainiako Bankuko bi peritu independente egiten ari diren txostena irakurri arte.
Epaileak ostegunean hartuko die deklarazioa Rodrigo Rato Bankiaren presidente ohiari, Miguel Blesa Caja Madriden presidente ohiari, eta Ildefonso Sanchez Barcoj azken horren idazkari nagusiari.
Txartelaren erabilera txarraren inguruan irekitako ikerketaren arabera, 86 kontseilarik 15,5 milioi euro xahutu zituzten 1999tik 2012ra aipatu txartel horiekin. Bi hilda daude.