Politika -

Bilera Ferrazen

Mendia Konstituzioaren erreformaren alde, abertzaleak erosoago egoteko

Pedro Sanchezekin bildu ostean adierazi duenez, hala ere, erreformaren helburu nagusia PPren Gobernuaren "eskubide sozialen murrizketa" geldiaraztea izango litzateke.

Pedro Sanchez eta Idoia Mendia. Argazkia: EiTB
Pedro Sanchez eta Idoia Mendia.
Pedro Sanchez eta Idoia Mendia Madrilen bildu dira

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak Espainiako Konstituzioa erreformatzeko beharra azpimarratu du EAEko eta Kataluniako egoerei aurre egiteko eta abertzaleak Estatuan "erosoago" egon daitezen.

Mendia Pedro Sanchez PSOEren idazkari nagusiaren bildu da gaur goizean Madrilen, irailean PSE-EEren buruzagitza hartu eta gero.

Mendiarentzat, hala ere, Konstituzioaren erreformaren helburu nagusia PPren Gobernuaren "eskubide sozialen murrizketa" geldiaraztea izango litzateke.

"Konstituzioaren erreforma aprobetxatuta, lurraldeen ituna hobe daiteke, eta Kataluniako eta Euskadiko egoerei irtenbidea eman. Euskadiko eta Kataluniako nazionalistek Espainiako proiektu komuna gertuago senti dezakete horrela", berretsi du Mendiak Sanchezekin batzartu ostean.

Kataluniako kontsultaren harira, PSE-EEren buruzagiak azpimarratu du erreforma konstituzionalak akordiorako atea ireki dezakeela.

Izan ere, "Katalunian irtenbidea behar da, orain arte Espainiako eta Kataluniako gobernuen artean izan ez den elkarrizketa politikoa", gaineratu du.

Pedro Sanchezek Iñigo Urkullu lehendakariarekin eta Andoni Ortuzar EAJren presidentearekin egiteke dituen bileren inguruan galdetuta, Mendiak esan du ez dagoela datarik jarrita PSOEko buruaren eta lehendakariaren agendak oso beteta daudelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea