Politika -

Ikerketa

Liechtensteinek Jordi Pujolen inguruko datuak eskatu dizkio Espainiari

Liechtensteinek Jordi Pujolen aurrekari penalak eta polizialak eskatu dizkio Espainiari, eta, ministroak esan duenez, oso ohikoa da herrialdeen artean horrelako datuak eskatzea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Liechtensteineko Interpolek Jordi Pujol Kataluniako presidente ohiaren zenbait datu eskatu dizkio Espainiako Poliziari, gaur Jorge Fernández Diaz Barne ministroak iragarri duenez.

TVEri egindako adierazpenetan, Barne ministroak eskaera urriaren 8an igorri zutela adierazi du. Espainiako Poliziari postaz eskatu zizkioten Pujolen inguruko datuak.

Liechtensteinek Jordi Pujolen aurrekari penalak eta polizialak eskatu dizkio Espainiari, eta, ministroak argitu duenez, oso ohikoa da herrialdeen artean horrelako datuak eskatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Jordi Pujol