Politika -

Perez Esquivel

'Gobernuak Otegiri egiten diona gizateriaren aurkako ofentsa da'

Bateraguneko auzipetuei babesa emateko egingo den manifestazioaren amaieran irakurriko duten manifestuan egin ditu adierazpenak Perez Esquivelek.

Arnaldo Otegi. Artxiboko irudiak
Arnaldo Otegi
Arnaldo Otegi. Artxiboko irudiak

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adolfo Perez Esquivel Bakearen Nobel saridunak Espainiako Gobernuak “Arnaldo Otegi eta Bateragune auziarengatik harekin batera espetxean daudenei egiten diena gizateriaren aurkako ofentsa” dela adierazi du. Auzipetuak aske uzteko ere eskatu du, “beraiek baitira Euskal Herriko bakea lortzeko eta euskal gatazka benetan konpontzeko bermea”.

Arnaldo Otegiri, Sonia Jacintori, Miren Zabaletari, Harkaitz Rodrigezi eta Rafa Diez Usabiagari babesa emateko Elgoibarren egingo den manifestazioaren amaieran irakurriko duten manifestuan egin ditu adierazpen horiek Perez Esquivelek.

Manifestazioa amaitzen denean, mundu osoko milaka lagunek sinatu duten manifestua irakurriko dute. Perez Esquivelek ezingo duela Elgoibarren izan adierazi du, eta Loiz Perez Leirari ekitaldian ordezkatzeko eskatu dio.

“Bateragune auziarengatik espetxean daudenak aske uzteko eskatzen dute testuan mundu osoko demokratek”, nabarmendu du Nobel saridunak, “beraiek baitira Euskal Herriko bakea lortzeko eta euskal gatazka benetan konpontzeko bermea”.

“Besarkada handi bat bidaltzen dizuet guztioi, baita euskal herritarrei ere. Besarkada solidario bat, batez ere, Arnaldo Otegiri eta harekin espetxean modu bidegabean dauden lagunei”, dio.

“Gutxi barru espetxean bisitatzeko zain, edo laster kalean aske ikusteko zain, zuen askatasunaren alde nazioarteko solidaritatea indartuko dugu”, adierazi du Perez Esquivelek. “Zuontzat guztiontzat indar asko eta esperantza”, esan du amaitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arnaldo Otegi