Politika -

Bakea eta Bizikidetza

'Zoru etikoa' beste era batera formulatzea proposatu du lehendakariak

Erkorekak jakinarazi duenez, Politika Orokorreko Eztabaidan EH Bilduk 'zoru etikoa' beste modu batera formulatzea proposatu ondoren etorri da Urkulluren planteamendu berria.

Gernikako Juntetxean egin du Gobernu Bilera, gaur, Eusko Jaurlaritzak
Gernikako Juntetxean egin du Gobernu Bilera, gaur, Eusko Jaurlaritzak
Gernikako Juntetxean egin du Gobernu Bilera, gaur, Eusko Jaurlaritzak

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakaria 'zoru etikoa' beste modu batera formulatzearen alde agertu da, Bake eta Bizikidetza lan-taldean alderdi guztien parte hartzea bultzatze aldera.

Goizean, Gernikan, egin duten Gobernu Bileraren ostean, Jose Erkoreka Eusko Jaurlaritzako eledunak adierazi du zoru etikoari buruzko proposamen berria lehendakariak, jada, helarazi diela Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiari eta Hasier Arraiz EH Bilduko buruari, elkarrekin izan dituzten bileretan. 'Zoru etikoa' aurreko legealdian onartu zen; hasieratik, ezadostasunak egon ziren, besteak beste, esker abertzalea ez zetorrelako bat egindako formulazioarekin. PSE-EEk Bake eta Bizikidetza Lan-taldea  uztea erabaki zuen, eta EAJ eta EH Bildu bakarrik geratu ziren. PPk eta UPyDk inoiz ez zuten parte hartu talde horretan.

Erkorekak jakinarazi duenez, Politika Orokorreko Eztabaidan EH Bilduren proposamenaren ondotik etorri da lehendakariaren planteamendu berria. Ezker abertzaleak 'zoru etikoa' beste modu batera formulatzeko aukera jarri zuen mahai gainean.

Ohiturari eutsiz, Gernikako Juntetxean egin du gaur Jaurlaritzak Gobernu Bilera. 1936ko urriaren 7an lehen aldiz han bildu zen Eusko Jaurlaritza, Jose Antonio Aguirre lehendakaria buru zela. Urteurren hori gogoratu dute, aurten ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñigo Urkullu biografia