Politika -

Galdakao

Usansoloko erreferendumarekin 'erabat ados' dagoela adierazi du EAJk

Azaroaren 23rako deitu duten kontsultari "ofizialtasuna emateko eta emaitza errespetatzeko" borondatea azaldu dute Bizkaiko batzarkide jeltzaleek.

Usansolo. Argazkia: EiTB
Usansolo. Argazkia: EiTB
Usansolo. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Usansolon azaroaren 23rako deitu duten kontsultari "ofizialtasuna ematearekin eta emaitza errespetatzearekin guztiz ados" agertu dira Bizkaiko batzarkide jeltzaleek, bozketaren antolatzaileek gaur jakitera eman dutenez.

Honenbestez, erreferendumarekiko EAJren jarrera aldatu egin da. Horrela, Usansoloko auzoa udalerri independentea izateko aukera ez dute arbuiatu jeltzaleek.

Udalerri berriak osatzea eragozten duen foru-araua aldatzeko aukera defendatu zuen Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak Batzar Nagusietan, iragan asteartean. Foru-araua 2012an onartu zuten Batzar Nagusiek EAJren babesarekin.

Usansolo eta Galdakao

Usansoloko bizilagunak kontsultan udalerri berria osatzearen alde agertuko direla uste du Javier Aurre Usasonlo Herria plataformako kidea. Galdakaok 29.900 bizilagun ditu, horietatik 2.500 Usansoloko auzoan bizi dira.

"Alde batetik, Usansolo eta Galdakao bereizten dituen distantzia geografiko bat dago. Eta bestetik, anbulatorioa eta eskola bezalako zerbitzuak baditugu, zergatik ez udal propio bat?", ziurtatu du.

EAJren jarrera aldaketa "herritarren presioak" eragin duela uste du Aurrek; izan ere, auzoko bizilagun gehienak udalerri propioa osatzearen alde azaldu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Euskal herriak Galdakao argazkiak Gaurko albisteak Bizkaia Eguneko albisteak Usansolo