Politika -

Eskaria lehendakariari

UPyDk Tapia eta Agirre kargugabetzea eskatu du, Epsilonen aferagatik

Garapen Ekonomikorako sailburua Sustapen Ekonomikorako Euskal Kontseiluko kidea zen, eta Justizia sailburuordea zen erakundearen presidentea, Epsilonen proiektua aurrera eraman zutenean.

Gorka Maneiro UPyDren legebiltzarkidea. Argazkia: EiTB
Gorka Maneiro UPyDren legebiltzarkidea.
Gorka Maneiro UPyDren legebiltzarkidea. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gorka Maneiro UPyDren legebiltzarkideak mozio bat sartu du gaur Iñigo Urkullu lehendakariak Arantza Tapia Garapen Ekonomikorako sailburua eta Ana Agirre Justizia sailburuordea kargugabetu ditzan, Epsilon eta Hiriko auotomobilgintza proiektuen porrota dela eta.

Maneirok azaldu duenez, Urkulluk aurreko astean emandako erantzunak asebete ez zuelako sartu du mozioa.

Izan ere, lehendakariak Epsiloni eta Hirikori emandako laguntzak eta EAJko kideek hartutako erabakiak "erabat legalak" izan zirela adierazi zuen.

Legebiltzarrean onartutako ebazpen batek, ordea, ardura politikoak egozten zizkien Garapen Ekonomikorako Euskal Kontseiluko (Jaurlaritza eta aldundiak barne hartzen ditu) kideei, eta aipatu proiektuen garaian Ana Agirre Justizia sailburuordea erakundearen presidente zen, eta Arantza Tapia kidea zen.

Tapia Gipuzkoako mugikortasun diputatu zen orduan, eta Epsiloni laguntzak ematea erabaki zuten bileran parte hartu ez bazuen ere, botoa Agirren esku utzi zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea