Politika -

Eskaria

Tortura kasuak zorrotz ikertzeko eskatu dio Legebiltzarrak Estatuari

EAJk eta EH Bilduk testu bat adostu dute, eta bertan, torturak eta tratu txarrak pairatu dituzten pertsonak babesteko konpromisoa jasotzen da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tortura salaketak zorroztasunez iker ditzala eskatu dio Eusko Legebiltzarrak Espainiako Estatuari. Ildo horretan, Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren doktrina jarraitzeko exijitu dio Gasteizko Ganberak Espainiari. Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordean, EAJk eta EH Bilduk adostu duten testu baten bidez egin dute eskaria.

Hain zuzen, EH Bilduk egindako proposamen baten ondoren iritsi da bi alderdiok elkarrekin izenpetutako akordioa. Ekainean, Galdakaon, ETAko kidea zelakoan atxilotutako Tomas Madinak egindako tortura salaketak eraman ditu ezker abertzaleko koalizioak Legebiltzarreko Batzordera, eta horiek aintzat hartuta, ez legezko proposamena jarri du mahai gainean.

Hala, testu bat adostu dute jeltzaleek eta EH Bilduk; hiru puntuko testu batean, tortura salaketak zorroztasunez ikertzea eskatu dute. Torturak eta tratu txarrak pairatu dituzten pertsonak babesteko konpromisoa jasotzen da, baita ere, agirian. Bake eta Bizikidetza Lan-taldeak ezarriko ditu horretarako tresnak eta ildoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Legebiltzarra bideoak