Politika -
Europa Pressen arabera
EAJk Ana Otadui proposatuko du Bizkaiko Batzar Nagusietarako hautagai
Asteartean egingo duen bileran onartuko du Bizkai Buru Batzarrak izendapena. Ondoren, afiliatuei proposatuko zaie, ondorengo asteetan berretsi dezaten.
Erredakzioa
Eusko Alderdi Jeltzaleak Ana Otadui Biteri proposatuko dut Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentetzarako, Europa Press agentziak iturri jeltzaleak aipatuz adierazi duenez. Otadui Elorrioko alkate eta legebiltzarkidea da.
Datorren asteartean egingo duen bileran onartuko du Bizkai Buru Batzarrak izendapena. Ondoren, afiliatuei proposatuko zaie ondorengo asteetan berretsi dezaten.
BBBk asteartean egingo duen bileran horretan ahaldun nagusirako hautagaia ere izendatuko dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea