Politika -

Adierazpenak

PSEk ekarpenak egingo dizkio Hitzemani, Mendiak aurreratu duenez

EAEko sozialisten idazkari nagusiak Langraiz bidearekin parekatu du Eusko Jaurlaritzak aste honetan aurkeztu duen Hitzeman programa.

PSEk ekarpenak egingo dizkio Jaurlaritzaren ''Hitzeman'' programari

0:17

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alderdi sozialistak ekarpenak egingo dizkio Jaurlaritzak aurkeztu berri duen Hitzeman programari, nahiz eta Idoia Mendiak azpimarratu duen Euskadik ez duela eskumenik kartzela politikan. Sozialisten idazkari nagusiak Langraiz bidearekin parekatu du Hitzeman programa.

Bestalde, Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak adierazi du "txarra" litzatekeela euskal politikariek Euskadin bizi den egoera "apurtzea" eta "Katalunian bizi duten trenen talkara" jotzea. Gainera, "ezberdinen arteko akordioa" sendotzeko apostua egin du, EAEko biztanleen arazoak ez direlako "independentzia edota erabakitzeko eskubidea".

Barakaldon izan da Mendia, Extremadurako Eguna Euskadin ospatzen ari direnekin eta buruzagi sozialistak esan du Katalunian, bertako politikariek azaroaren 9ko kontsulta mantentzea erabaki dutenez, "irtenbiderik gabeko egoera batean" murgiltzen ari direla, "kontsultaren hurrengo eguna oso zaila izango dela kudeatzeko".

Katalunia egoera horretara "eraman duten politikari guztiek" "azalpenak eman beharko" lituzkeela uste du Mendiak, "ez dutelako elkarrizketa demokratiko, politiko eta instituzionala lortu", Espainiako Gobernuaren eta Kataluniakoaren artean. Gelditzen den bide bakarra "elkarrizketarena" dela jakinarazi du, instituzioen eta alderdi ezberdinen artekoa, hain zuzen ere.

"Negoziazioa eta akordioa bilatu. Hori da egin behar dutena", esan du.

Mendiak gogoratu du Euskadik antzeko egoera bizi zuela duela 10 urte, "gizartean gatazka handia" sortu zuena, Ibarretxe Plana deritzona onartu zutenean. Esan duenez, egoera "oso zailean" onartu zen, "terrorismoak gogor jotzen baitzuen". Bere ustez, egoera politikoa askoz hobea da orain Euskadin eta buruzagi politikoek egoera hori "apurtu" eta "Katalunian bizi duten trenen talkara" jotzea "txarra" litzatekeela esan du.

PSEren buruzagiak "ezberdinen arteko akordioan, negoziazioan eta akordioan" jarraitzeko apostua egin du, herritarrek duten arazo nagusiei aurre eginez. Horiek ez dira "independentzia ezta erabakitzeko eskubidea ere", enplegua, suspertze ekonomikoa eta zerbitzu publikoak" baizik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariordea