Politika -
2015eko hauteskundeak
EH Bildu: 'Arabara eta Gasteizera aldaketa ekarriko dugu'
Kike Fernandez de Rada izango da Arabako ahaldun nagusi izateko hautagaia eta Miren Larrion Gasteizko alkatetzarako hautagaia.
Erredakzioa
Arabako ahaldun nagusirako hautagaia eta Gasteizko alkatetzarako hautagaia aurkeztu ditu gaur EH Bilduk. Koalizio abertzaleak “Arabara eta Gasteizera aldaketa ekarri” nahi du Araban.
Hautagaiak aurkezteko ekitaldi politikoa egin du EH Bilduk Arabako hiriburuan. Bertan izan da, besteak beste, Hasier Arraiz Sortuko presidentea. Kike Fernandez de Rada izango da Arabako ahaldun nagusi izateko hautagaia eta Miren Larrion Gasteizko alkatetzarako hautagaia.
Bi hautagaien aburuz, Javier de Andresen eta Javier Marotoren gobernuei alternatiba dira. “EAJ eta PSE-EEk eskaintzen duten alternatziaren aurrean, gu alternatiba gara”, adierazi dute koalizioko ordezkariek.
“EAJ eta PSE-EE ez dira Alderdi Popularraren alternatiba, hiru alderdi horiek haien interes politiko eta ekonomikoen mesedetara elkarri babes ematen baitiote”, esan du Kide Fernandez de Pinedok.
Bestalde, Miren Larrionek Gasteizek Maroto bezalako alkate bat ez duela merezi azpimarratu du. “EH Bilduko hautagaiok gogor lan egingo dugu aldaketa eman dadin”, gaineratu du.