Politika -

Adierazpenak

'Legea eta elkarrizketa' dira Kataluniaren irtenbidea, Rajoyren ustez

Artur Mas Generalitateko presidenteari "gobernatzaile batek ezin du nahi duena egin" esan dio. "Hemen Espainian legeak beste guztiaren gainetik dago", adierazi du.

Rajoy: ''Gobernatzaile batek ezin du nahi duena egin''

3:21

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak esan du Kataluniako egoeraren "irtenbidea" "legea eta elkarrizketa" dela eta Artur Mas Generalitateko presidenteari "gobernatzaile batek ezin du nahi duena egin" esan dio.

"Hemen Espainian legea beste guztiaren gainetik dago. Lehendabizi legea eta gero beste guztia", esan du Rajoyk. Elkarrizketa hori legearen barruan egin daitekeela gaineratu du eta Konstituzioaren arauak aldatu daitezkeela, "baina guztion akordioarekin".

Garai "zailak" bizi ditugula uste du Rajoyk, baina "zuhurtasunez" eta "lasaitasunez" arituko omen dira.

"Legeak aldatu daitezke, eta legeak aldatzen dira noski, baina legeak ezin dira urratu. Eta norbaitek aldatu egin nahi badu legeak berak ematen dituen bideak hartu behar ditu horretarako. Bestela, sistema suntsitu egiten da eta guztion artean eman genituen arauak apurtu egiten dira. Hori da demokrazia moderno baten oinarria, gurea", aitortu du.

Hori esan ostean, elkarrizketa eskaini dio berriz Kataluniako presidenteari, "topaketa gune bat" aurkitzeko. "Baldintza bakarra" jartzen omen du elkarrizketa horretarako: "joko-zelaiaren barruan" egitea, legearen barruan alegia, "legea baita demokraziaren elkarrizketa".

Pedro Sanchez PSOEko buruzagiaren aurkako hitzak ere bota ditu Rajoyk: "Une zailak" dira eta "ez dira onak burutaldiak", hobeto da "lasaitasuna eta baretasuna mantentzea, erantzukizunez jokatuz".

"Norbaitek erreformak egin nahi baditu", "esan dezala zer egin nahi duen, ez baita esloganak egiteko unea, ezta trikimailuak egiteko unea ere", esan du Rajoyk sozialistei eskainitako mezuan. "Erantzukizun apur bat" eskatu die aurkari politikoei: batzuetan horrela jokatzen ari direla esan du, baina besteetan horren "zain" omen daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia albisteak Rajoy berriak Kataluniako erreferenduma gaur