Politika -
Atentatua Barallan (Lugo)
Guardia Zibilak Resistencia Galegako kide bat atxilotu du Santiagon
Raul Agulleiro Cartoy atxilotu dute guardia zibilek Santiagon. Ustez Barallako udaletxearen aurkako erasoa egin zuen atxilotuak asteazkenean.
Erredakzioa
Raul Agulleiro Cartoy Resistencia Galegako kidea atxilotu du Guardia Zibilak Santiagon. Ustez Barallako (Lugo) udaletxearen aurkako erasoa egin zuen atxilotuak asteazkenean.
Terrorismoaren aurkako iturriek azaldu dutenez, Informazio Zerbitzuko guardia zibilek Agulleiro atxilotu dute 15:30ean, Galiziako hiriburuko Espiritu Santo kalean.
Barallako (Lugo) udaletxea erasoaren ostean. Argazkia: EFE
Terrorismo delitu bat leporatzen diote. Barallako udaletxearen kontra eraso egin zuten urriaren 1ean, goizaldean. Atentatuak kalte materialak eragin zituen. Atxilotuak ustez lehergailua ezarri zuen.
Agulleiro aurretik bi aldiz atxilotu dute, terrorismoaren aurkako iturriek jakitera eman dutenez.