Politika -

2015eko hauteskundeak

Fernandez de Pinedo eta Larrion, EH Bilduko Arabako zerrendaburuak

Koalizioak bihar aurkeztuko ditu Arabako zerrendaburuak eta, arratsaldean, Martin Garitanoren ondorengoa nor izango den iragarriko du.

kike fernandez de pinedo

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduk bihar aurkeztuko ditu Kike Fernandez de Pinedo eta Miren Larrion, hurrenez hurren, Arabako ahaldun nagusirako eta Gasteizko alkatetzarako bere hautagaiak.

Egun, Kike Fernandez de Pinedo Gasteizko Udalean EH Bilduko bozeramailea da eta Miren Larrion EHUko irakaslea da.

Hautagaiak Gasteizko Aihotz plazan aurkeztuko ditu, 12:00etatik aurrera egingo duten ekitaldi politikoan. Arratsaldean, 17:30ean, Donostiako Aquariumean bigarren ekitaldi bat egingo du EH Bilduk, Gipuzkoako zerrendaburuak aukeratu eta iragartzeko.

Fernandez de Pinedo (Gasteiz, 1961) Euskal Filologian lizentziaduna da, eta zinegotzi izan aurretik Armentia ikastolako irakaslea zen.

Bestalde, Larrion EH Bildurekin 2012ko hauteskundeetara aurkeztu zen, baina ez zuen eserlekurik lortu. Egun, EHUko irakaslea da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala berriak Araba Udal eta Foru hauteskundeak 2015 EH Bildu Araba EH Bildu Araba