Politika -

Kataluniako kontsulta

Katalunian 'gauzak denon onerako egitea' eskatu du Brufauk

Repsoleko presidenteak kontsultari buruz "hausnarketa" egiteko deia egin du.

Antonio Brufau Repsoleko presidentea. EFE
Antonio Brufau Repsoleko presidentea. EFE
Antonio Brufau Repsoleko presidentea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Brufau Repsoleko presidenteak Kataluniako eztabaida independentistari buruz "hausnarketa" egitea eskatu du, "gauzak denon onerako egiteko".

Petrolio konpainiako presidenteak Madrilen egin ditu adierazpenok, Latinoamerikako Enpresa Kontseiluaren Asanblea hasi baino lehen.

"Batu egiten gaituena bilatu beharko genuke", esan du Brufauk. Izan ere, "gauza gehiago daude batzen gaituenak, bereizten gaituenak baino gehiago", iritzi dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Kataluniako erreferenduma gaur Repsol albisteak