Politika -
Eskutitza
Otegi: 'Trantsizioaren buruak deseroso daude ETAren apustuarekin'
Ezker abertzaleko buruzagi ohiaren hitzetan, Espainiako “hainbat arduradunek nahiago dute indarkeriaren amaierarik ez egotea, amaiera hori euren interesen kontrakoa izatea baino”.
Erredakzioa
Arnaldo Otegi ezker abertzaleko bozeramaile ohiaren ustez, Euskal Herrian “bakearen alde ETAk egin duen apustuarekin deseroso daude” Espainiako trantsizioa bultzatu zuten “finantza eta oligarkia sektoreak”.
Otegik ‘Bakearen etsaiak’ izenburua duen testua argitaratu du bere web orrian. Ezker abertzaleko buruzagi ohiaren hitzetan, Espainiako “hainbat arduradun politiko, ekonomiko eta komunikabide ezberdinek” “nahiago dute indarkeriaren amaierarik ez egotea, amaiera hori euren interesen kontrakoa izatea baino”.
“Jende gehiegik uste du oraindik indar gutxiko ETA eta mugatutako eskubideak dituen ezker abertzalea ETAren amaiera baino hobeak direla”.
“Antiterrorismoa” negozio politiko eta ekonomikoa dela idatzi du Otegik eta horregatik baztertu duela Estatuak behin eta berriz, luzatutako eskua. Eta “jokaera berdinarekin” jarraituko duela ziurtatu du testuaren amaieran.