Politika -

Pujol auzia

Ikerketa batzordea aho batez onartu du Kataluniako Parlamentuak

CiUk PPren aurka egin du; izan ere, Alderdi Popularrak antzeko batzordeei ez die babesik eman Kongresuan, Barcenas auzia ikertzeko kasuan esaterako.

Kataluniako Parlamentua. Argazkia: EFE
Kataluniako Parlamentua. Argazkia: EFE
Kataluniako Parlamentua. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruzurra, ustelkeria politikoa eta zerga-itzurpena ikertzeko batzordea sortzea aho batez onartu du gaur Kataluniako Parlamentuak. Besteak beste, Jordi Pujol Generalitateko presidente ohiaren auzia ikertuko du batzorde horrek.

Kapital-ihesari aurre egiteko lanean laguntzen duten "ekimen legegileak" aurrera eramateko batzordeari babesa ematea erabaki du CiUk, Merce Jou diputatuak azaldu duenez. Bestalde, Jouk PPren aurka egin du; izan ere, Alderdi Popularrak antzeko batzordeei ez die babesik eman Kongresuan, Barcenas auzia ikertzeko kasuan esaterako.

Nahiz eta proposamena aho batez onartu, batzordea aurrera eramateko irizpide ezberdinak azaldu dituzte alderdiek: kapital-ihesaren aurka borrokatzeko "adituen" ekarpenak aprobetxatzeko batzorde bat bezala ulertzen du CiUk, baina PPk eta Ciutadansek Pujol auzian sakondu nahi dute.

Bestalde, Pujol presidente ohiaren jarrera arbuiatu du oposizioak. Ostiralean, Ganberan, agerraldia egin zuenean "erantzunik" eman ez zuela eta alderdiei epelak esan zizkiela uste dute oposizioko taldeek.

Ikerketa batzordea sortzeko bi proposamen eztabaidatu ditu Parlamentuak: ERCk, ICV-EUiAk eta CUPk proposatutakoak aho batez onartu du Ganberak aldeko 131 botorekin. PPren eta Ciutadans-en ekimena, ostera, errefusatu du Parlamentuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia gaur Iruzurrak