Politika -

Kataluniako kontsulta

Konstituzionaleko presidentea errefusatuko du Kataluniako Parlamentuak

Francisco Perez de los Cobos PPko militantea izan zela nabarmendu dute idatzian. Bestalde, Artur Masek kontsulten kontrolerako batzordea osatzeko dekretua sinatu du.

Kataluniako Parlamentua. Artxiboko irudia
Kataluniako Parlamentua. Artxiboko irudia
Kontsultaren aldeko alderdiek elkarrekin erabaki nahi dute zer egin

0:57

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Francisco Perez de los Cobos Auzitegi Konstituzionaleko presidentea eta Pedro Jose Gonzalez Trevijano magistratua errefusatzeko idatzia aurkeztea adostu du Kataluniako Parlamentuaren Mahaiak, kontsultaren debekuaren aurka aurkeztutako helegiteak eurek azter ez ditzaten.

Parlamentuko Mahaiak premiazko ez-ohiko bilera egin du gauean.

CiU, ERC, ICV-EUiA eta CUP alderdien arabera, bi epaileen partzialtasun eza zalantzan dago, bata PPko militantea izan zelako eta besteak alderdi horren ideologiarekin bat egiten duelako.

Gauzak horrela, Kataluniako Mahaiari ezohiko bilera egiteko eskatu diote, bi magistratuen aurkako idatzia aurkeztea ahalik eta azkarren onartzeko.

Bi magistratuen "inpartzialtasuna" arriskuan dagoela uste du Parlamentuak, biak PPko kideak izan direlako edo direlako. Alderdi horren ideologiarekin bat datozela dio idatziak, eta PPk Estatutuaren murrizketa aldarrikatu zuela gogorarazi du.

Perez de los Cobos PPko militantea izan zen 2008tik 2011ra. Kataluniako Parlamentuko taldeek gogora ekarri dute hainbat adierazpen publikotan egin izan dituen adierazpenak, besteak beste, 2005eko Konstituzio Egunean esandakoa: "Kataluniako Estatutu honek kultura espainiarra mespretxatzen du eta oreka konstituzionalerako erasoa da".

Gonzalez-Trevijanoren aurka egiteko argudio berdinak erabili dituzte.

Kontsulten kontrolerako batzordea

Bestalde, Artur Mas Generalitateko presidenteak arratsalde honetan sinatu du kontsulten kontrolerako batzordeko zazpi ordezkariak izendatzeko dekretua, Auzitegi Konstituzionalak Kataluniako galdeketa bertan behera utzi zuen arren.

Kontsulten legea garatzeko dekretua sinatu du Masek, nahiz eta Konstituzionalak baliogabe utzi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako erreferenduma